XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oh Euzkadi! setaz idazten da

Oh, Euzkadi, kaleratu da, zeren, argitaratzen duten idazleek diotenez, hainbat Golgotha tontorretatik esan dugu Oh Euzkadi, Oh horretan abotsa sakonduz...

Aldizkari hilero irten nahi luke literario eh, tira, hori Kantilekoentzako lujoa duk hau beste Ustela eta Oh Euzkadi haien haur besoetakoa kalera plazara, Baserriren abots sendoa entzuten ez den zokora irten kioskoek naihago ditek Interviu, Pronto eta Alcazar saldu bada kondizionalak kondizioa erakusten du, eroslearen kondizioa, noski ez da agian bada, baina berdin dio, lehendabiziko gezurra litzateke Torrealdayk ez omen dira harekin gehiegi sartuko, hori superatua dugu deklaratu baitute eskatu digulako Kaja Laboral Popularrak eskatu izan baligu, agian.

Eta dena horrela.

Alegia, aldizkari literario hau plazara irten bada ez dela Torrealdayk eskatu dielako izan.

Ulertzen?

Gauza praktikoak idatzi behar omen direnez, Jokin Ansorena, Gotzon Egia, Ramon Etxezarreta, Koldo Izagirre, Andu Lertxundi, Josetxo Lizarza, Josan Muñoz, Lurdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Arantxa Urretavizcaya eta Juanba Berasateguik hartu dute parte.

Juanbak maketa eta marrazkiak egin ditu eta ongi atera zaio proba, biribila txuri beltzean eh? zine ona bezala.

Gauza praktikoekin jarraituz 75 pezeta balio ditu, Inguru da argitaletxea, ERE argitaratzen duen etxe serio berbera, eta, bai, bai.

Itxaropenakoek inprentako lan itxurazkoa egin dute.

Parece que se jugaban el tipo komentatu omen dute inprentakoek.

Eta ez zitzaien arrazoirik falta.

Aldizkari literarioa?

Agian hala da, baina ez da hori bakarrik.

Hutsune bat betetzera datorrenik ere ezin esan, ze nork ikusten du herri honetan horrelako baten beharra?

Ez dago, bestetik, aldizkariaren egileen artean autoerrealizatzeko gogo haundirik, hori seko aspergarria baita, eta autoerrealizatzeko hobe Eusko Parlamentu nadapoderosoan ahalegindu.

Ez du Alfabetatze kanpainetarako balioko, ezta inork tesinak egiteko erabiltzeko ere.

Ez dio Patxi Altunak dossier zabal eta dokumentaturik eskainiko, ez dio Kaja Laboral Popularrak couche paperezko hiru kilotako mamotretorik eskainiko.

Ez dute agian ikastoletako andereñoek irakurriko, 75 pezeta balio ditu, adizu, eta gauzak horrela, zertarako balioko ote du autoreek beraiek baliorik eskaintzen ez dioten errebista onek?

Horregatikantxe balio baitu.

Ez du hutsunerik betetzen, dena betea dagoenarentzat.

Gustatu al zaizu? Bai?

Ba, eros hurrengo alea ere.

Hilero irtengo da.

Parte hartzen dutenen artean apenas dagoen tipo seriorik, baina hilero ateratzera konprometitu omen dira.

Hilero, 75 pezetetan.

Kramer contra Kramer garestiagoa zen eta han joan zinen Sautier Casaseca hila zela eta haren omenaldira.

Etzazula gezurrik esan! Seuk ere entzun bai zenuen inoiz Ama Rosa!

Oh Euskadikoen artean ez dago Ama Rosarik.

Horixe baita Koldo Izagirreren ametsik eragingarriena.

Oh Euzkadikoen artean ez dago... Beno, zertan jarraitu? Gure artean daukagu Nemesio Etxaniz bat eta apenas kasorik egiten diogun.

Ba, Oh Euzkadikoak joan dira beregana eta atera diote elkarrizketa sabroseaskoa.

Merezi du pena: Jokin Zaitegi hogeitabost urterekin enterau zen zer zen ezkontzea, gizarajoa.

Edo ez zekiat, denborarekin ikusiko da apaizak ezkontzea.

Edo gezurretan eduki behar ahal dugu pekatu egiten jendea?.

Eta dena horrela.

Deliziosoa.

Oh Euzkadi bedeinkatu hau erostea merezi duena.

Eta makina bat gauza gehiago.

Hitzaurrean dioten bezala, ez dago erremeriorik, pikutara disimuloak eta a por ellos, a por ellos titulotzat jartzea ere pentsatu zuten Oh Euzkadiren ordez, baina Saizarbitoriaren intelijentzia nagusitu omen zen, zer pentsatu behar du Donostiako Alkate Jaunak? eta zer pentsatu behar du Labayen ministro txikito baina matoiak, halako erreflexioak definitiboak izan ziren bai, eta Oh Euzkadi geratu zen izentzat, Deia ere konfunditu egingo zaiguk eta baietz publizitate gratuitoa egin!, dena esperantza, dena 75 pezeta, Kramer eta Kramer baino merkeago hala ere, eta alizienteak a porrillo, kioskoetan, adizu, Machoren aldamenean, adizu, Bo Derek, 10 eta rediez, gehiegi luzatu nauk!, benetan ongi, zer arraio!, publizidad gratuita zueri zuek ere ez baituzue izango geuk bezalatsu, konforme?, ERE zuenean eta Oh Euzkadi gurean? Bale? total, debalde egin beharko diagu ezta? aber zer esaten duen Inguruk soziedad anonimoak.

Eta Torrealdayren laguntzarik gabe.

Bo Derek-en alboan.

Oh, Euzkadi!